OSAGAIAK
4 pasta-zinta
Tomate bat
150g gazta fresko
150g txanpinoi
Baratxuri ale bat
Arrautz egosi baten gorringoa
Olioa
Ozpina
Gatza
NOLA EGIN?
Egin ozpin-olio bat lau koilarakada oliorekin, koilarakada bat ozpinekin, koilarada erdi gatzekin eta eta gorringo xehatuarekin. Utzi nahasketa jalkitzen.
Egosi pasta ur-gatzetan. Behin egositakoan, ura kendu eta utzi hozten.
Bestalde, tomatea zuritu eta dado formako zatietan ebaki.
Txanpinoiak xaflatan ebaki eta salteatu zartaginean koilarakada bat oliorekin eta baratxuri ale batekin.
Azkenik, ebaki gazta dado formako zatietan.
Entsalada osatzeko, nahastu ozpin-olioa pastarekin.
Jarri ontzi batean eta gehitu gazta, tomatea eta azkenin txanpinoi epelak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario