OSAGAIAK:
250 gr gaileta ( karratuak ), 2 koilarakada gurin, 250 ml esne, 250ml nata likido,100 gr txokolate fondant,100 gr txokolate zuria, gelatina sobre bat ( kolore gabekoa ).
NOLA EGIN:
1-Esnea gurinarekin berotu ontzi handi batean.
2-Sutatik atera, eta txokolatea gehitu.Ondo birrinduta
egon dadila txokolatea.
3-Bertan bueltaka eduki, txokolatea osorik urtu arte.
4-Ondo urtuta dagoenean, esnegaina gehitu apurka-
apurka, masa irabiatzen dugun bitartean.
5-Dena irabiatuta egon arren, jarraitu irabiatzen, eta
apurka-apurka gelatina sobrea gehitu.
6-Orea egin ostean, molde edo ontzi batean, gailetak
ipini, oinarria estaliz.
7-Ostean, orea gainetik bota, eta hozkailuan sartu
ordu batzuetan orea gogortu eta gailetak bigundu arte.

No hay comentarios:
Publicar un comentario