miércoles, 10 de noviembre de 2010

Boloniako prozesua

GHEEren helburu orokorrak
Boloniako prozesuak jomuga duen Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruak sei helburu nagusi ditu:
1. Titulazio- eta kalifikazio-sistema bateratuak lortzea. Horretarako, Tituluaren Gehigarri Europarra izeneko agiria sortu dute (Diploma Supplement delakoa).
2. Kreditu-sistema bateratua sortzea: ECTS (European Credit Transfer System) izeneko kredituak. Ikasturte bakoitzak 60 ECTS kreditu suposatuko ditu (1.500-1.800 ikastordu, etxeko lanak barne).
3. Unibertsitate-ikasketak hiru ziklotan banatzea: Gradua (180-240 ECTS kreditu), Masterra (90-120 ECTS kreditu) eta Doktoretza (ECTS kredituen kopuru jakinik gabe).
4. Europar unibertsitateen arteko lankidetza sustatzea.
5. Ikasle eta irakasleen mugikortasuna sustatzea.
6. Ikasleen garapen kurrikularra sustatzea.


EREDU TRADIZIONALA
Ikaskuntza magistrala.
Ikaslea subjeto pasiboa (informazioa jaso).
Gaitasunik definitu gabe, edukien errepikapena, …
IKT-ak garatu gabe (arbelak, apunteak, liburuak, …)

ETORKIZUNEKO EREDUA
Norbanako ikaskuntza.
Ikaslea subjetu aktibora pasatzen da.
Ezagutzak bilatu, iragaki eta eskuratu (Lifelong learning)
Gaitasunak espreski adierazita irakasgai plangintzan.
IKT-en presentzia, edukien berriztatzen eta hedapen azkarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario